23:19

Athletic club

10. JARDUNALDIA

Athleticek irabazi egin dio Vila-reali, Muniainek penaltiz sartutako golari esker (2-1)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Aurrelari nafarrak ez du hutsik egin 11 metroetatik eta garaipena eman die zuri-gorriei. Aurretik, lehen zatian, Raul Garciak etxeko taldea aurreratu du eta Coquelinek markagailua berdindu du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bikain jardun duen Iker Muniainen gidaritzapean Athleticek garaipen ederra erdietsi du Vila-realen aurka (2-1). Zuri-gorrien kapitainak, gainera, neurketa erabaki duen gola erdietsi du penalti puntutik. Aurretik, lehen zatian, Raul Garciak etxeko taldea aurreratu du eta Coquelinek markagailua orekatu du Emeryren taldearen alde.

Alberto Morenok Unai Vencedorri egindako penaltia sartzeaz gain, epaileak zuri-gorrien alde adierazi duen bigarren penaltiko protagonista ere izan da Muniain, Pervis Estupiñanek trabatu egin baitu area barruan, aurreko penaltia izan eta bost minutu igaro ez direnean. Aitzitik, Alex Berenguerrek ez du asmatu Gero Rulli atezain argentinarra gainditzen etxekoek 11 metroetatik egindako bigarren jaurtiketa horretan.

Gainera, bilbotarren jokoaren sortzailea izan da aurrelari nafarra, eta bere oinetatik zenbait jokaldi distiratsu atera dira. Besteak beste, bere taldearen lehendabiziko golean ere parte hartu du, Mikel Balenziaga eta Iñaki Williamsekin batera. Azken horrek area barruan zegoen Raul Garciari erdiratu dio, hark denboraldiko bere bigarren gola erdietsi zezan. 

Vila-real Marcelinoren taldearen jokoa indargabetu nahi izan du, batez ere Amaut Danjumaren bitartez, eta Unai Simonen atera arriskua eraman duen arren, azkenean talde horiak amore eman du, eta sailkapeneko erdialdean geratu da gorako jauzirik egin gabe.

Haatik, Athletici bere garaipenak Europako postuetatik gertu jartzea ahalbidetu dio, eta zazpigarren kokatu da behin-behinean.

Fitxa teknikoa:

2 - Athletic: Unai Simón; Lekue, Vivian, Íñigo Martínez, Balenziaga; Berenguer (Nico Williams, 87. min), Vencedor, Dani García (Vesga, 90. min), Muniain (Zarraga, 87. min); Raúl García (Sancet, 72. min) eta Iñaki Williams (Villalibre, 72. min).

1 - Vila-real: Gero Rulli; Juan Foyth (Aurier, 65. min), Albiol, Pau Torres, Pervis Estupiñán; Yeremy Pino (Alberto Moreno, 63. min), Capoue, Parejo, Coquelin (Dani Rabba, 63. min); Danjuma y Gerard Moreno (Chukwueze, 21. min).

Golak: 1-1, 14. min: Raúl García. 1-1, 32. min: Coquelin. 2-1, 72. min: Muniain, penaltiz.

Epailea: Guillermo Cuadra Fernández. Txartel horiak: Foyth, Alberto Moreno eta Estupiñán (Vila-real).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena