Athletic club
2 urte gehiago
Defentsak bi denboraldiz luzatu du bere lotura Athleticekin eta etete klausula gabe.
Elizegi eta Yuri. Argazkia: Athletic Club
Athletic Clubek eta Yuri Berchiche jokalariak akordioa lortu dute denboraldi honetan amaitzen den kontratua beste bi urtez luzatzeko, hots, 2024ko ekainaren 30era arte.
Defentsa zarauztarrak 106 partida jokatu ditu zuri-gorriekin, eta bederatzi gol sartu. Horietako batek, Granadan egindakoak, 2019-20 denboraldiko Kopako finalerako sailkatu zuen Athletic.
Yuri pozik agertu da akordioarekin, klubaren atarian azaldu duen bezala: "Eskerrak eman nahi dizkiet klubari eta zaleei, emozioz beteriko lau urte izan dira. Hasiera-hasieratik, oso maitatua sentitu naiz. Oso pozik nago kontratua bi urtez luzatzeaz. Etxean bezala sentitzen naiz, gauza batzuk egiteke daude".
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa