Athletic club
4. JARDUNALDIA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Zuri-gorriek 8 puntu dituzte (bi garaipen eta bi berdinketa) eta sailkapenaren goialdean kokatu dira laugarren jardunaldiaren hasieran.
Albisteak (3)
Athleticek 2-0 irabazi dio Mallorcari San Mamesen Dani Vivianen eta Iñaki Williamsen golekin (biak bigarren zatian), eta jarraipena eman dio denboraldi hasiera onari, lehen postuan kokatu baita LaLigako laugarren jardunaldia hasi berritan.
Marcelino Garcia Toralen taldea hazten ari da. Talde bilbotarrak Barçaren aurkako aurreko hitzorduan izan zuen izaera bera atera du bere zaleen aurrean, eta hiru puntuak bereganatu ditu dagoeneko 8 pilatzeko. Mallorca, berriz, 7 punturekin geratu da, denboraldiko lehen neurketa galdu ostean.
Balearretako taldeari asko kostatu zaio zuri-gorriek egindako presio izugarria astintzea, eta bereziki Raul Garcia, Iñaki Williams eta Iñigo Martinezen abagune arriskutsuak kontrolatzea.
Dena den, atsedenaldiarekin, Mallorcak hobera egin du. Horren aurrean, etxekoen entrenatzaileak Nico Williams, Zarraga eta Villalibre zelairatu ditu, eta Athletici aurpegia aldatu zaio. Sei minutu geroago, aurretik jarri dira markagailuan Dani Vivianen golari esker, erdiko atzelariak Iker Muniainek erdiratutako falta buruz errematatu duenean.
Mallorcarentzat kolpea izan da, eta Athleticek bere inertzia positiboa aprobetxatu du handik gutxira bigarren gola erdiesteko. Munianek baloi bat lapurtu du Mallorcaren defentsa inguruan, eta Athleticen kapitainak area barruan jarri du baloia, Iñaki Williamsek baliatu duena, doi-doi izan bada ere.
2-0ekoarekin Athleticek arazo handirik gabe kontrolatu du jokoa, eta hirugarrena ere lortu ahal izan du Iñaki Williamsen banakako ekintza batean, baina bilbotarren aurrelariak zutoinaren aurka bota du baloia. Hala ere, epaileak jokoz kanpo adierazi du.
Lehia 83. minutuan zela, Marcelinok Williams kendu du zelaitik, eta haren ordez Nico Serrano gaztea jarri du berdegunean, Athleticekin debuta zezan.
Fitxa teknikoa:
2 - Athletic Club: Unai Simón; Lekue, Vivian, Iñigo Martínez, Balenziaga; Berenguer (Nico Williams, 63. min), Dani García (Vesga, 75. min), Vencedor (Zarraga, 63. min), Muniain; Raúl García (Villalibre, 63. min) eta Iñaki Williams (Nico Serrano, 83. min).
0 - RCD Mallorca: Reina; Maffeo, Valjent (Sastre, 75. min), Sedlar, Oliván; Baba (Battalglia, 70. min), Ruiz de Galarreta (Febas, 70. min), Mboula (Kang-in Lee, 70. min), Take Kubo (Abdón Prats, 75. min), Dani Rodríguez; eta Fer Niño.
Golak: 1-0, 68. min: Vivian. 2-0, 74. min: Iñaki Williams.
Epailea: Jorge Figueroa Vázquez. Txartel horiak: Dani García (Athletic); Baba eta Sedlar (Mallorca).
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa