Athletic club
Kontratua eten du
EITB Media
Kluba eta jokalaria ados jarri dira 2022ko ekainaren 30era arte bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko. Hungariako Fehervar taldeak fitxatu du aurrelari donostiarra.
Kenan Kodro, Athleticekin Huescari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Kenan Kodrok Athleticeko jokalaria izateari utzi dio astearte honetan, klubak eta aurrelariak bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko akordioa adostuta. Kodrok 2022ko ekainaren 30era arte zuen kontratua Bilboko klubarekin. Lehenago Videoton izena zuen Hungariako MOL Fehervar taldeak fitxatu du aurrelari donostiarra.
Jokalari donostiarra 2019ko urtarrilean fitxatu zuen Athleticek. Talde zuri-gorriarekin 27 partida jokatu zituen Santander Ligan (4 gol), eta neurketa bakarra jokatu zuen Errege Kopan. 2020ko urtarrilean Valladolidera joan zen utzita, eta 14 norgehiagoka jokatu zituen Pucelako taldearekin 2020-2021 denboraldiko Santander Ligako bigarren itzulian.
Athleticek eskerrak eman dizkio Kenan Kodrori, taldeari eta klubari eman dion guztiagatik, eta onena opatu dio etorkizunerako.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa