Athletic club
Lesioa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Errekuperazio prozesuaren ondorioz, jokalaria taldetik kanpo izango da urriaren erdialdera edo bukaera arte.
Yuri Berchiche, partida batean. Argazkia: Efe.
Yuri Berchiche Athleticeko jokalariari ebakuntza egin diote ostegun honetan pubisean eta "hiru hilabeteko epea" beharko du, "gutxi gorabehera", berriro Marcelino Garcia Toral entrenatzailearen aginduetara egoteko, klubak ostegunean bertan aditzera emandakoaren arabera.
Jokalariari Pariseko Clinique du Sport osasun zentroan egin dio ebakuntza Gilles Reboul zirujauak. Ebakuntzan "pareta abdominala sendotu zaio, eta tenotomia-miotomia bat egin eskuineko aduktore luzearen gainean".
"Epe laburrean" aurreikusitakoaren arabera, jokalaria gaur bertan aterako da Paristik Bilbora itzultzeko eta errekuperazioarekin hasteko. Lehen estimazioen arabera, Berchiche urriaren erdialdera edo amaiera arte egongo da taldearekin entrenatu gabe.
Yurik apirilaren 17an jokatu zuen bere azken partida, Bartzelonaren aurkako Kopako finala.Ordutik hona bajan izan da pubalgia baten ondorioz. Hasiera batean, Athleticeko osasun zerbitzuek lesio hori tratamendu kontserbadore batekin sendatzen saiatu ziren.
Denboraldi-aurrean minarekin jarraitzen zuela ikusita, duela hiru aste medikuek jokalariari beste azterketa bat egitea erabaki zuten, klubetik kanpo. Bertako medikuek ebakuntza egitea gomendatu zioten.
¿ Egurre, @yuriberchiche¿¿
— Athletic Club (@athletic_eus) July 22, 2021
Indartsuago itzuliko zara!#AthleticClub ¿ pic.twitter.com/CAL4YxUf67
Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:15 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa