Athletic club
Kirol-zuzendaritzaren aholkua
Erredakzioa | EITB Media
Kirol-zuzendaritzak dagoeneko sei jokalariri esan die datorren denboraldiari begira minutu gutxi izango dituztela taldean geratzen badira.
Unai Lopez Athleticeko jokalaria, Vila-realen aurkako partida baten. Argazkia: EFE
Athleticeko kirol-zuzendaritzak dagoeneko sei jokalariri esan die datorren denboraldiari begira minutu gutxi izango dituztela, eta beste talde bat bilatzeko. Marcelino Garcia Toral entrenatzaileak 21-22 jokalariz osatutako taldea nahi du, eta futbolari batzuk irten egin beharko dira.
Sei jokalari horien artean, amaitu berri den denboraldian gutxi jokatu dutenak daude, baina baita 31 partida jokatu dituen Unai Lopez ere. Erdilari donostiarrak hiru gol egin ditu 2020-2021 denboraldian, baina hurrengo sasoiari begira, eskaintzak aztertzeko iradoki dio klubak Unai Lopezi.
Talde zuri-gorriko lau euskarrien artetik gutxien jokatu duena da, eta haren izena taldetik irten daitezkeenen zerrendan dago.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa