11:13

Athletic club

Ofiziala

Herrerinek Athletic taldea utziko du denboraldia amaitzean

EITB Media

119 partida jokatu ditu lehen taldean, horien artean San Mames berriaren inaugurazioan jokatu zena eta Camp Noun jokatutako FC Bartzelonaren aurkako finala

  • Iago Herrerin

    Iago Herrerin

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iago Herrerinek ez du Athletic Cluben jarraituko lehen talde zuri-gorrian zortzi denboraldiz egon ondoren.

33 urteko atezainak 119 partida jokatu ditu lehoi gisa, horietatik 56 Ligan, 37 Europa Ligan eta 26 Kopan. Hamaikakoan izan zen 2015eko Kopako finalean Camp Noun, Bartzelonaren aurka, Ernesto Valverderen aginduetara, eta azken bi Superkopak irabazi dituen taldean parte hartu du.

Klubaren behe mailetatik igaro zen eta Bigarren B Mailan aritu zen sei denboralditan (Barakaldo, Bilbao Athletic eta Atletico B taldeetan). Numantziak fitxatu zuen eta Lezamara 2013-14 denboraldian itzuli zen, tartean CD Leganesen denboraldi batez lagata jokatzeko. Besteak beste, San Mames berriaren inaugurazioan jokatutako partidako (Celtaren aurka) atezaina izan zen.

Athleticek oroigarri bat emango dio San Mamesen jokatuko den (Real Madrilen aurka) Ligako azken partida hasi baino lehen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena