Athletic club
Bilboko Itsas Museoak eginda
EITB MEDIA
Itsas agintarien erabiltzeko azken baimena izateko ur-proba egitea falta da.
Gabarra, 80. hamarkadan
Athleticeko gabarrako errestaurazio lanak bukatu dira jada Itsasmuseum Bilbaok iragarri duen bezala. Orain, berriro erabili ahala izateko falta den gauza bakarra bere flotagarritasuna bermatzea da.
Obra Athletic Clubek ordaindu du eta udan hasi ziren egiten.
Bilboko Itsas Museoko arduradunek argitu nahi izan dute ez dituztela gertakariak aurreratu izan nahi, "tramite administratibo bat da. Gure lanek aurrera egin behar dute gabarra erabilgarria izateko. Athleticek, Bilbok eta Bizkaiak erabili nahi badute prest dugu gabarra".
Gogoratu behar da datorren hilean talde zuri-gorriak Kopako bi final jokatuko dituela, apirilaren 3an noren eta Realaren kontra 19/20 denboraldikoa eta 17an Bartzelonaren kontra aurtengo Errege Kopako finala.
Nahiz eta finalaren bat irabazi covid-19aren pandemia dela eta ikusteke dago nola izan daitezkeen ospakizunak.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:15 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa