Athletic club
Ezohiko Batzarra
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Konpromisario zuri-gorriek ontzat eman dituzte 2019-2020 ekitaldiko kontuak eta aurtengo denboraldirako aurrekontua. Hala ere, ez daude ados egindako kudeaketarekin.
Albisteak (4)
Athletic Clubeko Ezohiko Batzarrak onartu egin ditu Aitor Elizegi buru duen Zuzendaritza Batzordearen kontuak, abenduan ez bezala; alabaina, bazkide zuri-gorriek ez dute ontzat eman zuzendaritzak egindako kudeaketa.
2019-2020 denboraldiko kudeaketa eta kontuak bereizita bozkatzea izan da Elizegiren zuzendaritzak batzarrera eramandako puntu berritzailea.
Horrela, konpromisarioek gaitzetsi egin dute aipatu kudeaketa egindako hiru bozketetatik lehenengoan; izan ere, arlo horrek kontrako 433 boto jaso ditu, aldeko 285 eta eta 26 boto zuri.
BATZARRA I Gai Zerrendaren ¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿ bozketen emaitza ofizialak:
— Athletic Club (@athletic_eus) February 21, 2021
¿ Hala badagokio, Zuzendaritza-Batzordearen kudeaketa onartzea, 2019-20 ekitaldi ekonomikoari dagokiona.#AthleticClub ¿ pic.twitter.com/TJPvEhGzhH
Hala ere, 2019-2020ko kontuak eta 2020-2021eko aurrekontuak (biek batera 42 milioiko diru-galera azaleratzen dute, doikuntza batzuk egin ostean, covid-19aren pandemiaren eraginez) bazkideen oniritzia jaso dute bigarren saiakera honetan, duela ia bi hilabeteko Ohiko Batzarrean ezezko biribila jaso ondoren.
Horrela, 422 bazkide agertu dira aurreko denboraldiko kontuen alde; 303, berriz, aurka azaldu dira, eta 17k zurian bozkatu dute. Kontu horiek 137,4 milioi euroko aurrekontua zeukaten eta 20,7 milioiko diru-galera izan zuten.
BATZARRA I Gai Zerrendaren ¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿ bozketen emaitza ofizialak:
— Athletic Club (@athletic_eus) February 21, 2021
¿ Hala badagokio, 2019-20 ekitaldi ekonomikoaren Urteko Kontuak onartzea.#AthleticClub ¿ pic.twitter.com/lSvcQVZaOt
Azkenik, ekitaldi honetarako aurrekontuari dagokionez (138 milioi euro, 21,3 milioiko galerekin), 395 bazkideren oniritzia eta 327ren gaitzespena jaso ditu. Boto zuriak 19 izan dira kasu honetan.
BATZARRA I Gai Zerrendaren ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿ bozketen emaitza ofizialak:
— Athletic Club (@athletic_eus) February 21, 2021
¿ 2020-21 ekitaldi ekonomikorako aurrekontua onartzea, hala badagokio.#AthleticClub ¿ pic.twitter.com/vwG9lrTRc9
771 bazkide konpromisariok egin dute bat osasun-murrizketengatik modu telematikoan egin behar izan den batzarrarekin. Guztira bost ordutik gora egon dira bilduta.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa