Athletic club
Hamar hilabetean
EITB MEDIA
Denboraldi honetan lehen taldeko kideek kobratu beharreko zenbatekoak %8,43 murriztuko dira.
Muniain eta De Marcos kapitainak
Albisteak (1)
Athletic Clubek ostiral honetan jakitera eman du erakunde zuri-gorriak eta "gizonezkoen lehen taldeko jokalari guztiek 2020-2021 denboraldirako ordainsaria jaistea" adostu dutela, Bilboko klubean pandemia eragiten ari den ondorioak arintzeko asmoz.
Ibaiganek plazaratu duen oharrean jasotzen denez, bi alderdien artean adostutako akordioaren arabera, lehen taldeko kideek kobratu beharreko zenbatekoak "% 8,43 murriztuko dira" denboraldi honetan. Alabaina, izan liteke % 10,26ra ere iristea, "gerta litezkeen inguruabar aldagarri jakin batzuen arabera".
Horren aurrean, Athleticek "publikoki adierazi eta eskertu" nahi izan du jokalariek hartutako erabakia, eta hamar hilabete baino gutxiagoan zentzu berean hartzen duten bigarrena dela zehaztu du. Horrez gain, "erakundearekiko eta bazkideekiko erantzukizun eta konpromiso ariketa" dela iritzi dio.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa