Athletic club
OFIZIALA
A. A. | EITB MEDIA
Talde zuri-gorriak ofizial egin du aurreakordioa duela entrenatzaile asturiarrarekin. Hartara, bera izango da taldearen ardura hartuko duena Gaizka Garitanoren ordez.
Marcelino García Toral. Artxiboko argazkia
Athletic Clubek igande honetan iragarri duenez, "Marcelino Garcia Toral entrenatzailearekin aurreakordioa lortu du" gizonezkoen lehen taldearen ardura har dezan, "2022ko ekainaren 30era arte".
Hartara, Marcelino izango da Gaizka Garitanoren lekua hartuko duena, zuri-gorrien zuzendaritzak igande honetan Derioko entrenatzailea kargutik kentzea erabaki ostean, Elxi 1-0 irabazi arren. Athleticek azpimarratu duenez, Marcelinok "eskarmentu handia du maila gorenean". Gaurdaino, 416 partida zuzen ditu: 320 Ligan, 54 Kopan eta 42 Europan. Villaviciosako (Asturias) entrenatzailearen azken taldea Valentzia izan zen. Talde horrekin Errege Kopa irabazi zuen 2018-19 denboraldian.
Bilboko klubak adierazi duenaren arabera, Garcia Toralekin kontratua adostu ondoren, "talde teknikoaren osaeraren" berri emango du, baita "lehen entrenamenduari eta hedabideen aurreko aurkezpen ofizialari buruzko xehetasunak" ere.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa