Athletic club
4. JARDUNALDIA
ERREDAKZIOA
Andaluziako taldeak euskarazko mezua txiokatu du Twitterren, zale zurigorriekiko gertutasuna adieraziz.
Cadiz taldea. Artxiboko irudia: Cadiz CF
Cadizek euskaraz agurtu ditu Athleticeko zaleak Twitterren. Izan ere, ostegunean bi taldeak aurkari izango dira San Mamesen, Santander LaLigako 4. jardunaldian.
Andaluziako taldeak "Bagaude Bilbon!" idatzi du Twitterreko profil ofizialean, Bilbora heldu eta gutxira. Horrekin batera, Cadizek Athletic taldea agurtu du "bihar ikusiko gara San Mamesen" esanez. Azkenik, eta mezuari amaiera emateko, talde zurigorriaren aurka jokatzea "plazerra" izango dela adierazi du.
¿ Bagaude Bilbon!
— Cádiz Club de Fútbol (@Cadiz_CF) September 30, 2020
Bihar elkar ikusiko gara San Mamesen @AthleticClub
Benetazko plazerra izango da! pic.twitter.com/26QFVGZhWr
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa