Athletic club
Koronabirusa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Erdilari bizkaitarrarekin batera Peru Nolaskoain zumaiarra ere entrenamenduetara itzuli da.
Gaizka Larrazabal contra el Intercity. Foto de archivo
Gaizka Larrazabal, denboraldi-aurrea hasi aurretik COVID-19 gaitzarekin positibo eman zuten Athleticeko sei jokalarietatik konfinatuta geratzen zen bakarra, gainerako taldekideekin entrenatzera bueltatu dela adierazi du talde zuri-gorriak astelehen honetan.
Erdilari bizkaitarraren aurretik, Iñaki Williams, Unai Lopez, Iñigo Cordoba eta Unai Nuñezek abuztuaren 28an jaso zuten senda-agiria, bi asteko isolamenduaren ostean, eta, gerora, irailaren 2an, Oihan Sancetek jaso zuen medikuen oniritzia.
Larrazabalez gain, Unai Simon atezaina ere zuri-gorrien lan-saioetara itzuli da, Espainiako selekzioak Alemaniarekin eta Ukrainarekin jokatu berri dituen partidetarako deialdian egon ostean.
Era berean, Peru Nolaskoain zumaiarrak ere taldearekin egin du lan. Erdilari edota defentsa gisa aritzen den jokalariak denboraldi-aurreko prestaketa-saio guztiak galdu ditu, Deportivotik eskuineko orkatila minduta zeukala heldu baitzen.
Hartara, Larrazabal, Nolaskoain eta lepauztaia hautsita duen Ibai Gomez dira jokatzeko moduan izango ostiral honetan Granadaren aurka, 2020/2021 denboraldiari hasiera emango dion norgehiagokan.
Hitzordu horretarako, gainera, Yuri Berchicheren parte-hartzea ere duda-mudazkoa da. Ezker hegalekoak ia bakarrik entrenatu du denboraldi-aurre osoan, duen pubalgia sendatze aldera, eta ez du minutu bakar bat ere jokatu lagunartekoetan.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:15 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa