19:39

Athletic club

Kontratua eten du

Ganeak ez du Athleticen jarraituko

Erredakzioa

2021eko ekainaren 30ean amaitzen zitzaion kontratua Cristian Ganeari, baina eteteko akordiora iritsi dira bi aldeak.

  • Cristian Ganea

    Cristian Ganea, Athleticen entrenamendu baten. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athletic eta Cristian Ganea elkar lotzen zituen kontratua eteteko akordiora iristi dira. Jokalaria 2018-2019 denboraldiko urtarrilean iritsi zen talde zuri-gorrira, Errumaniako Viitorul Constanzatik.

Lehen denboraldi horretan SmartBank Ligako Numantzian aritu zen utzita, eta 17 partida jokatu zituen Soriako taldean. Utzita joan aurretik debuta egin zuen Athleticekin Errege Kopan, Huescaren aurka.

Amaitu berri den denboraldiaren bigarren zatian bere jatorrizko taldean, Viitorul Constanza errumaniarrean, utzita jokatu zuen, COVID-19 koronabirusaren pandemiak eragindako geldialdira arte.

Athleticek eskerrak eman nahi izan dizkio Cristian Ganeari urte hauetan erakutsi duen konpromisoagatik, egin duen lanagatik eta izan duen profesionaltasunagatik, eta zorterik onena opatu dio arlo pertsonalean zein kirol arloan etorkizunerako.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena