Athletic club
Primera Iberdrola
Erredakzioa
Ohar baten bitartez, Maite Orozek datorren denboraldian ez duela tade zuri-gorrian jarraituko jakinarazi du. Ekainaren 30ean bukatzen zaio kontratua eta etapa berri bati ekingo dio, beste talde baten.
Maite Oroz Athleticeko jokalaria, Tacon aurkako poartida baten. Argazkia: Athletic Club
Maite Orozek ez du Athleticen jarraituko datorren denboraldian. Sare sozialetan publikatu duen ohar baten bitartez adierazi du, ez duela talde zuri-gorrian jarraituko eta etapa berri bati ekingo diola.
"Mezu honen bitartez, ekainaren 30ean, Athleticeko futbolari gisa egin dudan etapari amaiera emango diodala iragartzen dut", adierazi du Orozek, oharraren hasieran. "Athleticen armarria defendatzea ohore bat izan da, eta, horregatik, partida guztietan barruan neukan guztia eman dut", gaineratu du.
Oraindik, Athleticekin entrenamendu batzuk gelditzen zaizkiola esan du, eta ahatu ezingo dituen uneak eta pertsonak betirako bere bihotzean eramango dituela ere jakinarazi du.
Orozek, etapa berri bat hasi nahi duela azaldu du: "Erronka berri bati heltzeko erabakia hartu dut. Munduko indar eta kemen guztiarekin ekin nahi diot. Izan ere, azken urteetan zerbait ikasi badut, nire ametsen alde borrokatzea izan da".
Bukatzeko eskerrak eman nahi izan dizkie taldekideei, teknikariei, klubeko langileei, Mañarikua Egoitzako langileei, Txorierri Institutuko eta Deustuko Unibertsitateko irakasleei eta ikasleei, eta Athleticeko zaleei.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa