Athletic club
55 egun pasatu dira
eitb.eus
29 jokalarik egingo dute osasun-testa Lezamako instalazioetan, datorren asteko entrenamenduetarako itzulera balioztatzeko.
Williams y Raúl García
Athleticeko gizonezkoen lehen taldeko jokalariak gaur itzuliko dira Lezamara, bakarkako entrenamenduak hasi aurreko mediku azterketa egiteko. Guztira 29 jokalari izango dira, lehen taldeko guztiak gehi Bilbao Athleticeko Jokin Ezkieta eta Daniel Vivian.
LaLiga ados agertu da instalazioak irekitzeko ikuskapenaren ostean eta lehoiak zuri-gorrien instalazioetara itzuliko dira, martxoaren 13an Lezaman egindako azkeneko entrenamenduaren ostean.
29 izango dira osasuna bermatzeko probak egingo dituzten jokalariak:
Simon, Herrerin, Ezkieta, Hodei Oleaga, Nuñez, Iñigo Martinez, Yeray, Lekue, Yuri Berchiche, De Marcos, Capa, Balenziaga, Vivian, San Jose, Beñat, Unai Lopez, Dani Garcia, Vesga, Raul Garcia, Sancet, Williams, Muniain, Cordoba, Larrazabal, Ibai, Aduriz, Kenan Kodro, Villalibre eta Guruzeta.
¿¿ Egun on!
— Athletic Club (@athletic_eus) May 7, 2020
¿ Athletic Cluben lehen taldeko jokalariak banan banan ari dira Lezamara iristen, lan-saioei berrekin baino lehen azterketa medikoak egiteko.#AthleticClub ¿ pic.twitter.com/HFFHNYHiVA
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa