Athletic club
35 urterekin
eitb.eus
Hamabost sasoi oso biziak izan dira emakumezkoen futbolean arrastoa utzi duen jokalari honentzat
Ainhoa Tirapuk (1984-09-04) Athletic Clubeko kapitain eta atezainak, denboraldi amaieran futbolean jokatzeari uzteko unea iritsi dela erabaki du. Hamabost sasoi oso biziak izan dira emakumezkoen futbolean arrastoa utzi duen jokalari honentzat. Atepean sortzetiko liderra izan da, baita jokalekuetatik kanpo ere; nafarrak amaiera eman dio bi liga titulu lortu dituen kirol ibilbideari, eta 46 aldiz izan da nazioarte mailan. Ainhoa Tirapuk 358 partida ofizial jokatu ditu orotara Athleticen, eta beraz, zerrenda historikoan laugarrena da.
Tirapuk, Barañain jaioterriko SD Lagunak taldean hezia, denboraldi bat jokatu zuen Badajozen, 2005-2006 sasoian. Garai hartan, Athleticek Superligako hiru titulu irabazi zituen jada. Ainhoak 2005eko abuztuaren 9an egin zuen debuta Glasgowen aurkako UEFA Women’s Champions Leagueko partida batean. Norgehiagoka hori Zeist-en (Herbehereak) jokatu zen, eta 13 zenbakiaz zelairatu zen hasieratik 6-2ko emaitzarekin amaitu zen partidan, orduan Txabo Aragues entrenatzailearen esanetara.
Denboraldi bat beranduago, Iñigo Juaristirekin, Tirapuk bere lehen liga titulua lortu zuen. Atezainak San Mameseko soropilaren gainean ospatu ahal izan zuen lehoien laugarren garaikurra.
Denboraldi hartan, Ainhoa Lehen Mailan finkatu zen, eta harrezkero amodio samur bat bezalakoa bizi du ate zuri-gorriarekin. Atepean erakutsitako joko-mailak Espainiako selekzioarekin debuta egitera eraman zuen, 2013ko Eurokopa eta 2015eko Munduko Txapelketa jokatu zituelarik.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:15 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa