Athletic club
Primera Ibedrola
Erredakzioa
Talde bizkaitarrak bina (2-2) berdindu du Primera Iberdrola Ligako bigarren sailkatuaren zelaian.
Atletico Madril - Athletic Club partidako irudia. Argazkia: @AthleticClub
Athleticek bina berdindu du Atletico Madrilen aurka (2-2) Wanda Kirol-Hirian (Madril) jokatu duen Primera Iberdrola Ligako 12. jardunaldiko partidan. Puntu ona eskuratu du talde bilbotarrak ligako bigarren sailkatuaren kontra.
Neurketaren hasieran Atletico Madril izan da nagusi eta talde koltxoneroak aurrea hartu du 11. minutuan Leicyk sartutako golari esker (1-0). Azkar jarri zaio partida maldan gora Athletici, baina berdinketaren bila jo dute, eta banakoa sartu du Lucia Garciak (1-1) Yulema Corresen pasea jaso eta Atleticoko atezaina gaindituta.
Bigarren zatiak hasiera eroa izan du; Atletico Madrilek gola sartu du 51. minutuan Carmen Menayoren bitartez (2-1), eta Athleticek partida berdindu du minutu bat beranduago Alexandrik bere atean sartu duen golarekin (2-2).
Norgehiagokak irekita jarraitu du bigarren zatiko lehen bi golen ostean, eta atezainek hartu dute protagonismoa; Andrea De la Navak talde koltxoneroaren gola eragotzi du gelditu bikaina eginda 61. minutuan, eta, van Veenendaalek Athleticek gola sartzea eragotzi du lau minutu beranduago. Azken txanpan, Athleticek gogotik lan egin behar izan du defentsan, Atleticoren erosoei eustea lortu, eta puntu bat erdietsi du.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa