Athletic club
Realaren aurka
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Realak erasoan gogor egin du aurreneko minutuan lehen gola jaso ostean, baina Athleticek defentsa ona egin du, eta, horri esker, erasoan asmatu ahal izan du.
Athleticeko jokalariak lehen gola ospatzen. Argazkia: EFE
Athleticek nagusitasunez abiatu du Realaren aurka Reale Arenan jokatutako euskal derbia, neurketa hasi eta lehen minutuan bertan egin baitu lehen gola. 28.000 zale hurbildu dira zelaira, nesken partidetara joaten diren zaleen Gipuzkoako marka hautsiz.
Talde gipuzkoarrak porrotik jaso gabe eman ditu Ligako lehen lau jardunaldiak, hala ere, bosgarren honetan iritsi zaio estreinakoz hiru puntuak lagatzeko unea.
Zuri-gorriek markagailua alde jarri dute, Azkona eskuin hegaletik bideratu eta Nekanek egindako golari esker.
Berdinketaren golaren bila aritu dira txuri-urdinak ondoren, baina zuri-gorriak nagusi izan dira, txuri-urdinek eta ezin izan dute markagailua irauli. Are gehiago, lehen minutuan lehen gola egin ondoren, norgehiagokaren azken minutuan, bigarrena egin du Maria Diazek. Ondorioz, Realak denboraldiko lehen porrota jaso du etxean, orain arte partida guztietan gailendu ondoren.
Fitxa teknikoa:
0.- Reala: Quiñones, Iraia (Blanco, 80. min) , Maddi, Mendoza, Lucia; Itxaso, Eizagirre (Mirari, 75. min), Palacios, Cardona; Barbara (Baños, 46. min) eta Carla Bautista (Manu, 64. min).
2.- Athletic: Ainhoa; Garazi, Gimbert, Moraza; Eunate, Damaris (Leia, 57. min), Unzue, Ibañez (Diaz, 80. min); Oroz (Marta, 76. min), Nekane (Valdezate, 65. min) eta Azkona.
Epailea: Acebedo Dudley.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa