15:59

Athletic club

KONTRATU BERRITZEA

Asier Villalibrek 2023ra arte berritu du kontratua Athleticekin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gernikako aurrelariak 50 milioi euroko etete klausula izango du.

  • Asier Villalibre eta Aitor Elizegi

    Asier Villalibre eta Aitor Elizegi. Argazkia: Athletic Club

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asier Villalibre Athleticeko jokalariak kontratu berria sinatu du talde zuri-gorriarekin, eta 2023 ekainaren 30era arte jarraituko du Bilboko taldean. Gernikako jokalariak 50 milioi euroko etete-klausula izango du, taldeak bere webgunean jakinarazi duenez.

Datorren irailaren 30ean 22 urte beteko dituen aurrelaria Lezamako harrobian hazitakoa da. 2011-2012 denboraldian sartu zen, kadeteetako B taldean, eta ordutik talde zuri-gorrian izan da, nahiz eta Numantzian, Valladoliden eta Lorcan utzita aritu den.

Ernesto Valverderen aginduetara debutatu zuen Athleticeko lehen taldearekin 2016-2017 denboraldian Eibarren aurkako neurketa batean. Denboraldi horretan, seitan jantzi zuen guztira talde nagusiko elastikoa: lau aldiz Ligan eta beste bi Europa Ligan.

Horrez gain, amaitu berri den denboraldian, Villalibrek Bilbao Athleticen jokatu du, eta 23 gol sartu ditu, Bigarren B mailako multzo guztietako golegilerik onena izanik.

Golegile gisa nabarmentzeaz gain, bera izan da taldean minutu gehien pilatu dituen jokalaria. Jokatutako ligako 38 partidetan parte hartu du, 3.234 minuturekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 Zuzenean 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena