20:17

Athletic club

2-0

Garaipen preziatua eskuratu du Athleticek, Sevillaren aurka

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Zurigorriek joko egokiarekin asmatu eta 26 hilabeteren ostean, Williamsek San Mamesen Ligan gola sartzea lortu du; ez bakarra, gainera, bi golak bereak izan baitira.

  • Williamsen gola ospatzen. Argazkia: @Athletic_eus

    Williamsen gola ospatzen. Argazkia: @Athletic_eus

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Garaipen preziatua eskuratu du Athleticek Williamsek egindako bi golei esker. Bi urte zeramatzan zurigorriak ate barruan sartu gabe, eta bakarra soilik ez, eta bi sartu ditu Sevillako atezainaren atean, bi eta hutsekoa sinatuz.

Iñigo Cordobak ezkerretik emandako paseari esker asmatu du Williamsek, Tomas Vaclicen atean sekulako jaurtiketa burutuz.

Bigarren gola, berriz, partidaren azken tartean izan da eta Sergi Gomezi lasterketa bizi batean gailendu ostean asmatu du, jokaldiaren amaiera ezin hobea eman eta sekulako gola eginez.

Gaizka Garitanok ez du partida bakar bat ere galdu orain arte Ligan, eta jada 15 posibleetatik 11 puntu gehitu ditu azken bost neurketetan. Hiru norgehiagoka dituzte, orotara, Sevillaren aurka Kopan eta Ligan jarraian, eta honakoa bigarrena izan da; Kopan garaipena eskuratzea lortu ez zuten arren, oraingoan asmatzea lortu dute (1-3).

Fitxa teknikoa:

2 - Athletic: Herrerin; Capa, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri; Dani Garcia, Beñat (San Jose, 71.m); De Marcos (Ibai, 65.m), Muniain, Cordoba (Balenziaga, 86.m); eta Williams.

0 - Sevilla: Vaclik; Jesus Navas, Gnagnon, Kjaer (Bryan Gil, 87.m), Sergi Gomez, Escudero (Promes, 70.m); Sarabia, Banega, Roque Mesa (Munir, 79.m); Ben Yedder eta Andre Silva.

Golak: 1-0, 23.m: Williams. 2-0, 84.m: Williams.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena