22:50

Athletic club

fitxaketa

Athleticek eta Alavesek Ibairen eskualdatzea adostu dute

eitb.eus

Bi klubek hiru milioi inguruan itxi dute jokalari bilbotarraren salerosketa.

  • Ibai Gomez

    Ibai Gomez Alavesen elastikoarekin. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athletic eta Alaves Ibai Gomezen inguruan egon dira negoziatzen azken egunetan, behin jokalari bilbotarrak eta klub zuri-gorriak elkarren arteko hitzarmena adostuta zutela. Azkenerako, asteazken honetan iritsi da bi taldeen arteko akordioa, Santutxuko (Bilbo) erdilariaren eskualdatzea gauza dadin.

Horrenbestez, Athleticek hiru milioi inguru ordainduko lizkioke Alavesi operazio horrengatik.

Gogoratu beharra dago, Ibaik 10 milioi euroko etete-klausula zuela, baina kontratua aurtengo ekainaren 30ean bukatzen zitzaiola. Ondorioz, jokalari bizkaitarrak edozein talderekin negozia zezakeen datorren denboraldiari begira, uztailetik aurrera libre geratzen baitzen.

Horrenbestez, Athleticek Ibairen fitxaketa lortu du, Ligan egoera zaila bizi duen unean. Alavesek, berriz, diru kopuru bat jasoko du ekainean libre geratu izango litzatekeen jokalari baten truke.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena