Athletic club
Neguko Merkatua
eitb.eus
Jokalariaren eta klub bizkaitarraren arteko akordioa erabatekoa da, baina Gasteizko klubaren baiezkoa falta da.
Ibai Gomez, Yurirekin lehian, Alaves-Athletic derbian. Argazkia: EFE
Ibai Gomez Athleticeko jokalaria izatetik gertu dago. Futbolari bizkaitarraren eta Bilboko klubaren arteko akordioa erabatekoa da, baina Alavesen baiezkoa falta da operazioa itxi ahal izateko.
Bi klubak ados jartzea falta da oraindik, baina Athleticek 4 milioi euro ordainduta itxi daiteke operazioa. Ibaik 10 milioi euroko etete-klausula du, eta kontratua ekainaren 30ean bukatzen zaio. Ondorioz, jokalari bizkaitarrak edozein talderekin negoziatu dezake datorren denboraldiari begira, uztailetik aurrera libre geratzen baita.
Sporting Portugalek eskaintza egin zion Alavesi Ibai Gomez fitxatzeko, baina jokalariak ez zuen Portugalgo taldera joan nahi. Bielsak zuzentzen duen Leeds United taldea ere interesatu zen, baina ez zuen eskaintza zehatzik egin.
Orain, Ibai Gomez Athleticeko jokalari izatetik gertu dago, eta aste honetan bertan alda dezake taldez Santutxuko (Bilbo) erdilariak.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa