17:19

Athletic club

Hauteskundeak

Elizegik kirol-saila aurkeztu du

Erredakzioa

Hautagaitzako kide diren Ricardo Hernanik, Oscar Beristainek, Oscar Arcek, Manolo Delgadok eta astelehenean ezagutzera emango den kirol-zuzendari batek osatuko dute kirol-saila.

  • Aitor Elizegi. Argazkia: EFE

    Aitor Elizegi. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aitor Elizegik 'Bai Athletic' hautagaitzaren kirol-saila aurkeztu du igande honetan Portugaleten (Bizkaia) egin duen ekitaldi baten. Kirol-zuzendaria nor izango den astelehenean argituko duela iragarri du.

Talde zuri-gorriko prestatzaile fisiko ohia izan zen Manolo Delgado Meco izango da kirol-komisioko kanpo-kudeatzailea, eta, hautagaitzako kideak diren Ricardo Hernanik, Oscar Beristainek eta Oscar Arcek osatuko dute kirol-saila.

Bestalde, Hernanik esan duenez, 'Bai Athletic' hautagaitzak eta Alberto Uribe-Echevarriaren 'Gogoaren Indarra' hautagaitzak aurkezten dituzten Lezamako proiektuak "zuria eta beltza bezala ezberdintzen direla" adierazi du.

Kirol-zuzendariaren inguruan esan dute, nazioartean ibilbidea izan duela, Athletic eta Bilbo ondo ezagutzen dituela, eta hemendik kanpo egon dela. Zidane efektua eragin dezala, eta jokalariak eredutzat har dezatela nahi dugu.

Gainera, Aitor Elizegik gogor kritikatu du Josu Urrutia presidente ohia: "Athleticen historia arriskuan jarri du. Kontratu-berritzeak sinatu ditu, aurrerantzean arduraduna izango ez den arren. Ez nuen holakorik espero. Lezama bizitzen ari den egoera, ez da historiako onena. Ezin zara ohetik altxatu eta onena zarela pentsatu. Errespetu pixka bat eta nondik gatozen pentsatu beharra dago".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena