15:05

Athletic club

Hauteskundeak

Uribe-Echevarriaren hautagaitza 13 pertsonako taldeak osatuko du

Erredakzioa

Alberto Uribe-Echevarria Athleticeko presidente izateko hauteskundeetako hautagai bietako bat da. Bere taldean Urrutiaren zuzendaritzan egon ziren 10 kide daude.

  • Alberto Uribe-Echevarria. Argazkia: EFE

    Alberto Uribe-Echevarria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alberto Uribe-Echevarria eta Aitor Elizegi dira Athleticeko presidente izateko hauteskundeetara aurkeztuko diren bi hautagaiak. Igande honetan, Uribe-Echevarriak jakinarazi du, bere hautagaitza 13 pertsonaz osatuta egongo dela, horietatik 10, Josu Urrutia presidente ohiaren zuzendaritzako kideak izandakoak dira.

Hiru dira berritasun nagusiak. Mario Fernandez Elejalde da horietako bat. Azken egunetan, ustez Javier Clemente buru izango zuen hautagaitza bati erlazionatuta atera zen haren izena. Kutxabankeko presidentea izandako Mario Fernandezen semea da. Beste bi berritasunak dira, Iñaki Ahedo eta Javier Olabarri.

Bestalde, Urrutiarekin lanean ibli ziren Genar Andrinua jokalari ohia eta Javier Aldazabal azken Zuzendaritza-Batzordeko idazkaria dira izen nabarmenetako batzuk. Ramon Alkorta, Elaia Gangoiti, Izaskun Larrieta, Borja Lopez, Laura Martinez, Silvia Muriel eta Ignacio Palacios-Huerta, Urrutiaren zuzendaritzako kide ohiak ere egongo dira Uribe-Echevarriaren hautagaitzan.

Uribe-Echevarriak lokal bat izango du Bilboko erdialdeko gunean, abalak jasotzeko. Bazkideak bertara joan ahalko dira astelehenetik, 13:00etatik aurrera. Hautagaitza ofiziala izateko, 2.200 bazkideren bermea beharko du hautagaitza bakoitzak.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena