10:09

Athletic club

VALLECASEN, 19:00ETAN

Athleticek zalantzak uxatu nahi ditu Vallecasen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Berizzok prentsaurrekoan aurreratu duenez, Iago Herrerin atezaina eta Aritz Aduriz aurrelaria hasieratik arituko dira.

  • Aritz Aduriz, Eibarren aurkako partidan. Argazkia: EFE

    Aritz Aduriz, Eibarren aurkako partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek eta Rayok Ligako hirugarren jardunaldiari dagokion partida jokatuko dute gaur, 19:00etan, Vallecasko futbol-zelaian. Norgehiagoka oso garrantzitsua da bi taldeentzat, garaipen beharrarekin baitabiltza denboraldi hasiera honetan, sailkapeneko azken postuetatik aldentzeko asmoz.

Zuri-gorriek ez dute lehiarik irabazi txapelketako lehen jardunalditik, eta madrildarrek irailaren 14an lortu zuten euren azken garaipena. Datu horien ondorioz, Rayo azken-aurrekoa da sailkapenean, eta Athletic, hamazazpigarrena.

Eduardo Berizzo argentinarrak oraindik ez du aurkitu bere taldearen jokatzeko modu egokia, eta, gainera, atzean egindako akatsek puntuak galtzea ekarri diote taldeari zenbait norgehiagokatan. Hartara, Rayo bigarren dago gol gehien jaso duten taldeen sailkapenean, baina bilbotarrak hirugarren daude sailkapen horretan.

Athleticen entrenatzaileak neurketaren bezperan emandako prentsaurrekoan aurreratu duenez, Iago Herrerin atezaina eta Aritz Aduriz aurrelaria hasieratik arituko dira.

Horrez gain, Iker Muniain eta Unai Lopez ere hasierako hamaikakoan egon daitezkeela gaineratu du, nahiz eta jokalari biak batera aritzeko proba ez zen ondo atera aurreko igandean, Eibarren kontra, entrenatzaileak berak onartu zuenez.

Rayori dagokionez, bost puntu besterik ez du zortzi partida jokatuta. Garaipen bakarra lortu du, azken postuan dagoen Huescaren aurka, hain zuzen ere. 18 gol jaso ditu, hots, bi gol baino gehiago neurketa bakoitzeko.

Emaitza horiek kezka sortu dute madrildarren zaleen artean, batez ere etxean lortutako emaitzak oso txarrak direlako. Lau partida jokatu ditu Vallecasen, eta 12 puntutik bakarra lortu du: Espanyolen aurka (2-2), hain justu ere. Gainerako hiru neurketak, berriz, galdu egin ditu: Sevilla (1-4), Alaves (1-5) eta Getafe (1-2) taldeen kontrakoak.

Balizko hamaikakoak:

Rayo Vallecano: Alberto; Advincula, Amat, Galvez, Alex Moreno; Embarba, Imbula, Comesaña, Bebe; Kakuta; eta De Tomas.

Athletic: Iago Herrerin; De Marcos, Yeray, Iñigo Martinez, Balenziaga; San Jose, Unai Lopez, Muniain; Susaeta, Williams eta Aduriz.

Epailea: Cuadra Fernández.

Futbol-zelaia: Vallecas.

Ordua: 19:00.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena