20:36

Athletic club

Giharretako lesioa

Aduriz zalantza da Vila-realen aurka jokatzeko

eitb.eus

Aurrelari donostiarra ez zen izan Athleticek igandean Betisen aurka jokatu zuen partidan.

  • Aritz Aduriz. Artxiboko argazkia: EFE

    Aritz Aduriz. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aritz Aduriz ez da gainerako taldekideekin entrenatu talde zuri-gorriak astelehen arratsaldean egin duen lan-saioan. Aurrelari gipuzkoarrak gainkarga muskularra izan zuen joan zen astean eskuin izterrean, eta Betisen aurkako partidako deialditik kanpo geratu zen.

Aduriz beste zelai batean egon da lan egiten Xabi Clemente prestatzailearekin batera. Horrenbestez, ez dago batere argi talde zuri-gorriko golegile nagusia jokatzeko moduan izango den Athleticek asteazkenean, San Mamesen, 20:00etan hasita, izango duen norgehiagokan.

Aurrelaria Leganesen aurka lehiatutako Ligako lehen partidan lesionatu zen, eta ordutik aurrera Berizzok ezin izan du erabili.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena