21:15

Athletic club

ZALANTZA

Iñigo Martinez ez da Espainiako selekzioarekin entrenatu giharretako mina dela-eta

ERREDAKZIOA

Athleticeko defentsak ez du oraindik aurtengo denboraldian Berizzoren aginduetara jokatzerik izan, denboraldi-aurrean izan zuen giharretako lesio bategatik.

  • Iñigo Martinez. Artxiboko argazkia

    Iñigo Martinez. Artxiboko argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Martinez Athleticeko jokalariak ez du Espainiako selekzioak astelehen honetan egin duen lan-saioan parte hartu, selekzioak Kroaziaren aurka jokatu behar duen partidaren bezperan.

Selekzioaren Twitterreko kontu ofizialak jakitera eman duenez, Ondarroako atzelariak ez du gainerako taldekideekin lan egin "badaezpada, giharretako min txiki bat dela-eta".

Jokalari bizkaitarrak ez du oraindik aurtengo denboraldian Berizzoren aginduetara jokatzerik izan, denboraldi-aurrean izan zuen giharretako lesio bategatik.

Aitzitik, Luis Enrique Espainiako hautatzaile berriak bere lehen deialdian sartu zuen Martinez, eta Espainiak Ingalaterraren aurkako joan Zen larunbatean jokatu zuen partidako azken minutuetan aritu zen Marcos Alonsoren ordez.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena