Athletic club
Denboraldi-aurrea
Agentziak | Erredakzioa
Athleticek ez du ia aukerarik sortu Fiorentina eta Mainz taldeen aurka jokatutako 45 minutuko bi partidetan. Biak penaltietan erabaki dira.
Berizzo eta Williams. Argazkia: Efe.
Eduardo Berizzoren 'B planak' ez du ilusiorik sortu Maguntzia Opel Cup txapelketan, Alemanian. Bilbotarrek bertan jokatutako bi partidak hutsean berdindu dituzte, Italiako Fiorentina eta Alemaniako Mainz 05 taldeen aurka. Larunbatean, Realaren aurka jokatu zuen 'A taldeak' irudi hobea eman zuen.
Taldeari sakontasuna eta bizkortasuna falta izan zaizkio, eta, ondorioz, oso aukera gutxi sortu ditu. Bi partidetan, ez da golik izan, eta penaltietan erabaki dute garailea.
Fiorentinaren aurkako partidako penalti jaurtiketetan, 5-3 gailendu dira zuri-gorriak. Beñatek, Balenziagak, Iturraspek, San Josek eta Sabin Merinok jaurti dituzte penaltiak, eta Iago Herrerinek Graiciar italiarrak jaurtitakoa gelditu du.
Mainzen aurkako partidako penaltietan, berriz, 5-3 galdu dute bilbotarrek. Alemaniarrek jaurtiketa guztiak sartu dituzte, eta Beñatek, Iturraspek eta Williamsek asmatu baina Ganeak huts egin du.
Hamaikakoa
Berizzok jokalari hauek erabili ditu: Iago Herrerín; Capa (Sancet, 80. min), Yeray, San Jose, Balenziaga; Iturraspe, Beñat, Mikel Rico (Raúl García, 46. min); Guruzeta (Lekue, 46. min), Cordoba (Ganea, 74. min) eta Sabin Merino (Williams, 74. min).
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa