Athletic club
Lezaman
Agentziak | Erredakzioa
Klubak aditzera eman duenez, jokalariak lesioa du "ezker hankako trizeps suralean" eta osasun azterketa gehiago egingo dizkiote.
Athleticeko jokalariak, Lezaman entrenatzen. Argazkia: Efe.
Iñigo Martinez Athleticeko jokalariak ostiral goizeko entrenamendua utzi behar izan du ezkerreko hankan sortutako arazo fisikoen ondorioz. Mina Eduardo Berizzok agindutako partida bat jokatzen ari zela sentitu du.
Martinezek pase bat egin dio taldekide bati eta momentu horretan sastada sentitu bere hankan. Errenka utzi du entrenamendu zelaia eta, albo batean artatu duten arren, aldageletarako bidea hartzea erabaki du, hankan izotz poltsa bat jarrita.
Athleticeko jokalariek libre dute ostiral arratsaldea, astelehenetik ostegunera goiz eta arratsaldez entrenatzen aritu ostean. Asteburuan ere goiz eta arratsaldez arituko dira.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa