Athletic club
Batzar erabakigarria
eitb.eus
Bi aldeak atzartuko dira, entrenatzaile argentinarraren fitxaketa ixteko. Bi aldeek ahalik azkarren sinatu nahi dute elkar lotuko dituen kontratua.
Edurdo Berizzo, Sevillari partida bat zuzentzen. Argazkia: EFE
ETBk jakin duenez, Athletic eta Eduardo Berizzo gaur batzartuko dira entrenatzaile argentinarraren fitxaketa itxita uzteko. Bi aldeek ahalik azkarren sinatu nahi dute elkar lotuko dituen kontratua.
Athleticek ezeztatu egin zuen larunbatean (maiatzak 12), Berizzorekin Bilbon batzartu zela, komunikabide batzuk publikatu zuten bezala. Bere webgunean ezeztatu zuen Bilbon batzarrik ez zutela izan eta sms bidez ere jakinarazi zien bazkideei.
Iragan astean Athleticek eta Berizzok ez zuten batzarrik izan, ez Bilbon, ez beste hiri baten. Maiatzaren 8an ETBk jakitera eman zuen Athleticek eta Eduardo Berizzok negoziazioak berrabiarazi zituztela, baina pertsonalki batzartu gabe. Berizzok, Nizaren (igue 1) eta Watforden (Premier League) eskaintzak baztertu zituen, Athleticen eskaintza gustuko baitzuen. Bere lehentasuna Ligan entrenatzea zen, bere familia Espainian bizi baita.
Bi aldeen arteko batzar erabakigarria astearte honetan egingo da. Berizzok klub bizkaitarraren eskaintza jasoko du, eta zehazteke dauden kontuak argituko dituzte, ahalik eta azkarren kontratua ixteko.
Hurrengo zuzenekoak
21 | 11:59 - 13:59 | ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala |
21 | 15:30 - 17:09 | ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza |
21 | 17:10 - 19:59 | PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta |
22 | 22:00 - 00:30 | HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa