22:40

Athletic club

Europa Liga

UEFAk espedientea ireki du Athletic-Spartak partidako istiluengatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Honako hauek leporatzen dizkio Athletici: antolakuntza eskasa, bengalak piztea, publikoen arteko liskarrak eta objektuen jaurtiketa.

  • Athletic-Spartak partidaren aurretik izan ziren istiluak. Argazkia: EFE

    Athletic-Spartak partidaren aurretik izan ziren istiluak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

UEFAk diziplina-espedientea abiatu du otsailaren 22an jokatu zen Athletic eta Spartak Mosku taldeen arteko norgehiagokan gertatu ziren istiluak direla-eta. Partida aurretik izandako liskarretan, Ertzain bat ondoezik sentitu zen, eta ospitalean hil zen bihotzekoak jota.

Ostiral honetan baieztatu duten diziplina-prozeduraren arabera, UEFAk honako hauek leporatzen dizkio Athletici: antolakuntza eskasa, bengalak piztea, publikoen arteko liskarrak eta objektuen jaurtiketa. Gertakari horiek guztiek diziplina-araudiaren 16. artikulua hausten dute.

Talde errusiarraren aurkako karguak ere antzekoak dira: bengalak piztea, publikoen arteko liskarrak eta objektuen jaurtiketa.

Ostiral honetan jakitera eman den espedientea gertakari horien harira UEFAk martxan jarri zuen ikerketaren ondorioa da.

Europa Ligako final-hamaseirenei zegokion partida hori hasi aurretik, talde bateko zein besteko jarraitzaileek istilu larriak izan zituzten San Mames zelai inguruetan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena