00:27

Athletic club

Indarkeria

Spartaken partidaren aurreko liskarretan atxilotutako inor ez da Athleticeko bazkide

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Athleticek, ohar baten bidez, 'futbolaren inguruko indarkeria errotik kentzeko duen konpromisoa' berretsi du.

  • Istiluak San Mames inguruan partidaren aurretik. Argazkia: EFE

    Istiluak San Mames inguruan partidaren aurretik. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek ohar baten bidez jakitera eman duenez, ez da talde zuri-gorriko bazkiderik Spartak Moskuren aurkako partidaren egunean (otsailaren 22an) gertatutako istiluetan atxilotutakoen artean.

Ohar horretan, Athleticek "futbolaren inguruko indarkeria errotik kentzeko duen konpromisoa" berretsi du.

Aipatutako indarkeria onartezintzat jo du, eta bere aburuz, "partaide diren eragile guztiei dagokie hura eragozteko beharrezko neurriak hartzea."

Hartara, asmo hori gauzatzeko "instituzio guztiekin lanean" jarraituko duela gaineratu du, xede horrekin praktikan jarritako "ekintza plan eta ekimen guztietan laguntza eskainiz".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena