22:44

Athletic club

Torontora bidean

Athleticek eta Aketxek kontratua eten dute

eitb.eus

Itxura guztien arabera, jokalariak Major League Soccer txapelketako Toronto taldearekin sinatuko du kontratu berria.

  • Ager Aketxe Athleticen elastikoarekin. Artxiboko argazkia

    Ager Aketxe Athleticen elastikoarekin. Artxiboko argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek eta Ager Aketxek elkarren artean zuten kontratua etetea adostu dute. Kontratu horrek 2018ko ekainaren 30era arteko indarraldia zeukan.

Bilboko taldeak ohar baten bidez jakitera eman duenez, kontratua bertan behera geratzearen arrazoia jokalariak "Major League Soccer (MLS) txapelketako talde batean jokatu ahal izatea" da. Azken egunotan hainbat iturritan zabaldu denez, Aketxek Kanadako Toronto taldean jokatuko luke hurrengo bi denboraldietan.

Halaber, Athleticek "lehentasunezko eskubidea izango du jokalariaren eskubideak erosteko", baldin eta Aketxek azkenean bere kontratu berri hori sinatzen badu.

Aipatu oharrean, Athleticek "bere engaiamendua eta profesionaltasuna" eskertu dizkio Aketxeri, baita onena opa ere bere kirol etorkizunean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena