Athletic club
Hauteskundeak
Erredakzioa
Jose Antonio Jainaga, Sidenorreko kontseilari delegatuak astelehen honetan esan duenez, "inoiz ez dut esan publikoki Athleticeko hauteskundeetara aurkeztuko naizenik, gaur esan dudan arte".
Jose Antono Jainaga, Sidenorreko kontseilari delegatua. Argazkia: EFE
Jose Antonio Jainaga, Sidenor enpresako kontseilari delegatua, Athleticeko presidente izateko hautagai izango da. Datzoen hauteskundeetara aurkeztuko dela baieztatu du 'Euskadi Avanza' sari-banaketaren ostean egin den mahai-inguruan.
"Kafe makinan mundu guztiak hitz egiten du edozein gauzari buruz, baina nik ez dut publikoki inoiz esan Athleticeko presidente izateko hautagai izango naizela, gaur esan dudan arte", adierazi du Jainagak.
Ingeniaria da, bilbotarra eta 63 urte ditu Jose Antonio Jainagak. Athleticeko presidentea aukeratzeko hauteskundeek, ordea, ez dute datarik oraindik, baina badirudi 2018. urte amaieran egingo direla.
Hurrengo zuzenekoak
10 | 09:45 - 14:00 | ATLETISMOA | Behobia-Donostia |
10 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
10 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | 4 t'erdiko finalaurrekoak: Altuna III vs Laso |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa