22:27

Athletic club

Athleticek hutsean berdindu Las Palmasen aurka eta 5 partida daramatza irabazi gabe

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Zuri-gorriak zehaztasunik gabe ibili dira, eta apenas sortu dituzte aukerarik Las Palmasen atean, oso erritmo gutxi izan duen partidan etengabeko faltengatik.

  • Williamsek izan du etxekoen aukerarik nabarmenena, baina ez da fin ibili Argazkia: EFE

    Williamsek izan du etxekoen aukerarik nabarmenena, baina ez da fin ibili Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek eta Las Palmasek hutsean berdindu dute ostiral honetan, San Mamesen, 23. jardunaldiari hasiera eman dion partidan. Emaitza horrek talde biek egindako partida kaskarra zigortu dute, eta ligan bizi duten egoera txarraren isla izan da.

Alabaina, Las Palmasek lau puntu pilatu ditu jokoan izan dituen azken seietatik, eta salbazioa bi puntura gerturatu zaio, jardunaldiko gainerako norgehiagoken faltan.

Zuri-gorriei dagokienez, bosgarren partida pilatu dute errenkadan garaipenik lortu gabe, eta denboraldi honetan egiten ari den joko eskasa hobetu ezinik jarraitzen dute, baita Europara sailkatzeko txartela ematen duten postuetara hurbiltzea lortu ezinda ere, bost puntura baitaude.

Norgehiagokaren agintea etxekoek izan dute, baina aukera argirik izan gabe. Lehiako nabarmenena 90. minutuak betetzear zirela izan du Iñaki Williamsek, baina ez du asmatu Chichizola kanariarrek atezaina gainditzen. Kanariarrek, ostera, kontraerasoetan oinarritu dituzte euren aukerak, bi behintzat arriskutsuak: lehena, Tanak atsedenaldira heldu aurretik izan duena; bigarrena, Nacho Gilek asmatu ez duena partidaren 60. minutuan.

0-1ekoa barkatu dute bi abagune horietan, baina sari potoloegia izango zitzatekeen Paco Jemezen taldearentzat eta zigor handiegia Zigandaren mutilentzat.

Horrenbestez, bilbotarrak 28 punturekin geratu dira; kanariarrak, berriz, 18 dituzte, eta bi partida daramatzate golik jaso gabe.

Kepa, hasieratik

Bestalde, partidak ekarri duen berritasunen artean aipatzekoa da Kepa Arrizabalaga ondarrutarra hasieratik aritu dela atezain lanetan, eta Iñigo Martinezek San Mamesen debitatu duela Athleticeko jokalari gisa, Yerayrekin batera atzeko lerroaren erdialdea osatuz.

Zigorra Aduriz eta Raul Garcia

Halaber, Adurizek eta Raul Garciak bosgarren txartel horia ikusi dute, eta, horrenbestez, ezin izango dute jokatu lgako hurrengo partidan, Atleticoren etxean.


Fitxa teknikoa:

Athletic 0: Kepa; De Marcos, Yeray, Iñigo Martinez, Saborit (Lekue, 83. min); Williams, Iturraspe (Beñat, 62. min), Mikel Rico, Susaeta (Córdoba, 72. min); Raul Garcia eta Aduriz.

UD Las Palmas 0: Chichizola; Michel Macedo, Ximo Navarro, Galvez, Aguirregaray; Gaby Peñalba; Hernán Toledo (Tana, 32. min), Etebo, Jonathan Viera, Nacho Gil (Aquilani, 68. min); eta Calleri (Pedro Bigas, 89. min).

Epailea: Estrada Fernandez (Kataluniako batzordea). Txartel horiak: Aduriz, Saborit eta Kepa (Athletic); Ximo Navarro, Calleri, Michel Macedo eta Chichizola (Las Palmas) (79. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena