Athletic club
Akordioa
Agentziaks | eitb.eus
Atezain zuri-gorriak bere kontratua berritu eta oso pozik dagoela esan du.
Albisteak (3)
Athletic Clubek gaur ofizial egin du Iago Herrerin atezainak kontratua berritu duela 2021. urtera arte. Hau da, bi urtez luzatu du kontratua, 2019ko ekainaren 30ean bukatzen baitzitzaion.
Atezainarentzat kontratu berritze horrek 'gauzak ondo' egiten ari dela esan nahi du. 'Kontratua berritzen denean egiten duzun lana ona dela esan nahi du, pozik daudela zurekin eta hori oso positiboa da. Beti egon nahi izan dudan tokian nago. Askotan oso zaila da hori lortzea horregatik oso balorazio positiboa egiten dut' adierazi du Herrerinek Athleticeko web orrian.
Atezainak oso akordio sinplea eta erraza izan dela argitu du bi aldeek izan duten interesagatik.
gatik.Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:15 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa