15:27

Athletic club

U23 PREMIER LEAGUE

Yeray Swansearen kontra jokatzeko deialdian sartu da

eitb.eus

Yeray Alvarez lehen taldeko jokalariak parte hartuko du Athleticek U23 Premier League jokatzeko egingo duen deialdian. Neurketa asteazkenean jokatuko da.

0:40
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Yeray Alvarez lehen taldeko jokalariak parte hartuko du Athleticek U23 Premier League jokatzeko egingo duen deialdian.

Partida abenduaren 20an, asteazkenean, Swansearen aurka izango da eta lehia Landore Training Ground futbol zelaian jokatuko da.

Beraz, defentsa zuri-gorria prest da berriro ere Athleticen elastikoa janzteko. Txema Añibarrok zuzentzen duen taldea Bilbao Athleticeko, Baskoniako zein Ohorezko Mailan aritzen den taldeko jokalariaz hornitzen da.

Neurketa iluntzeko 20:00etan jokatuko da.

Yeray taldekideekin batera entrenatzen hasi zen aurreko hilean, barrabiletako minbizia gainditu eta ekainetik bajan egon eta gero. Lehen egunetan Xabi Clementerekin batera aritu zen, errekuperazio ariketa batzuk egiten, eta ondoren taldekideen erritmora.

deen erritmora.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena