11:00

Athletic club

San Mamesen, 19:00etan

Athletic, irabaztera behartuta beste emaitzei begira egon behar ez izateko

Agentziak | Erredakzioa

Gaur lehia guztiz erabakigarria da bai zuri-gorrientzat, bai alemaniarrentzat, azken jardunaldian multzoko gainerako taldeen emaitzen mende egotea saihesteko.

  • Hertha eta Athletic Europa Ligako lehen jardunaldian aritu ziren elkarren aurka. Argazkia: EFE

    Hertha eta Athletic Europa Ligako lehen jardunaldian aritu ziren elkarren aurka. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek Hertha Berlinen bisita jasoko du gaur San Mamesen, eta neurketa irabazteko premia dauka Europa Ligako multzoen faseko azken jardunaldian bere multzoko gainerako taldeek zer egiten duten begira egon behar ez izateko. Azken jardunaldi horretan, zuri-gorriek Ukrainiara bidaiatuko dute Zorya Luhansken aurka aritzeko.

Bilbotarrak goranzko joeran ari dira Europako txapelketan, bigarren jardunaldian ukrainarren aurka ustekabean porrot mingarria jaso eta gero. Horren ondoren, zorioneko lau puntu pilatu dituzte Ostersund talde suediarraren aurrean, eta horrek aukerekin jarraitzea ahalbidetu die.

Izan ere, C Multzoko lau taldeek sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute, baina une honetan Athletic eta Hertha faboritoak azken postuetan daude sailkatuta.

Hori dela eta, katedralean ostegun honetan jokatuko den lehia finala da bientzat. Euren arteko aurreko lehian hutsean berdindu zuten Berlingo Olinpikoan, eta 5 eta 4 punturekin daude bosgarren jardunaldia jo katu aurretik. Haien aurretik daude Östersund eta Zorya, 7 eta 6 punturekin, hurrenez hurren.

Biharko partidari begira, Athleticen aldetik, zalantza handiena da ea igandean zuri-gorriek Vila-realen aurka bana berdindutako partidan bigarren zatian atera eta taldea suspertu zuten Mikel Rico, Ager Aketxe eta Markel Susaeta hasieratik arituko diren ala ez.

Oscar de Marcosek ere bere aukera izan dezake, abuztuaren 20tik orkatilan min hartu eta bajan egon eta gero jokatzeko moduan egon baitaiteke.

Zigandak Mikel Vesga ere jokatzeko moduan izango du, igandean ez baitzuen jokatu zigorra zela medio.

Aitzitik, honako beste hauek baja segurua izango dira: Yeray Alvarez, Iker Muniain, Beñat Etxebarria eta Unai Nuñez. Hasierako hirurak lesionatuta daudelako; laugarrenak, berriz, zigorra bete beharko du, Europa Ligako aurreko partidan kaleratu egin baitzuten.

Herthari dagokionez, azken jardunaldian etxean jokatu zuen partida galtzetik helduko da Bilbora (2-4, Borussia Mönchengladbachen aurka). Norgehiagoka horretan alemaniarrak ondo jardun zuten erasoko jokoan, baina defentsa lanetan hainbat akats egin zituzten.

Atzealdeko ahulezia horiek ez dira berriak, eta, Salomon Kalou aurrelariaren aburuz, gainera, "defentsan egokien aritzen denak irabaziko du lehia".

Herthak Bilbora heltzeko zuen plangintza atzeratu behar izan du, hartu behar zuen hegazkinak matxura izan duelako. Horren aurrean, Pal Dardai entrenatzaileak azken entrenamenduan Berlinen bertan egitea erabaki du, Bilbora bidaiatu aurretik.

Multzoko azkena izan arren, Herthak bizirik darrai txapelketan, liderrarengandik hiru puntura besterik ez baitago. Alabaina, norgehiagoka galduko balute, kalean geratuko lirateke, eta berdinketak gainerako taldeei begira geratzea ekarriko lieke.

Balizko hamaikakoak:

Athletic: Iago Herrerín; Lekue, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Susaeta, Raúl García, Córdoba; eta Aduriz.

Hertha: Kraft; Weiser, Langkamp, Rekik, Plattenhardt; Maier, Skjelbred; Esswei, Kalou; Ibisevic eta Selke.

Epailea: Paolo Tagliavento (Italia).

Zelaia: San Mames

Ordua: 19:00etan

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena