Athletic club
Contra Costa Rica (5-0)
Erredakzioa
Athleticeko atezainak hasieratik jokatu du Espainiaren eta Costa Ricaren arteko partida (5-0). Odriozola ere hasierako hamaikakoan egon da.
Kepa Arrizabalaga Athletic taldeko atezainak debuta egin du Espainiako selekzioarekin. Azpiko mailetan ohikoa izan da Ondarroakoa, baina larunbat honetan jokatu du lehen aldiz selekzio nagusiarekin Costa Ricaren aurka (5-0). Ondorioz, Espainiarekin jokatu duen Athleticeko gaur eguneko taldeko hamargarren jokalaria da Kepa.
Gainera, atezain bizkaitarra, talde zuri-gorriak Espainiako selekzioan izan duen bederatzigarren atezaina da. Manuel Vidal, Gregorio Blasco, Jose Maria Echevarria, Raimundo Perez Lezama, Carmelo Cedrun, Jose Angel Iribar, Andoni Zubizarreta eta Dani Aranzubia izan dira Espainiarekin jokatu duten Athleticeko atezainak.
Espainiako selekzioarekin jokatu duten Athleticeko gaur egungo taldeko jokalariak:
Aritz Aduriz: Debuta, Espainia 3 Lituania 1 (2010-8-10)
Iker Muniain: Debuta, Espainia 5 Venezuela 0 (2012-3-1)
Beñat Etxebarria: Debuta, Espainia 2 Serbia 0 (2012-5-26)
Markel Susaeta: Debuta, Panama 1 Espainia 5 (2012-11-14)
Ander Iturraspe: Debuta, Espainia 2 Bolivia 0 (2014-5-29)
Mikel San Jose: Debuta, Frantzia 1 Espainia 0 (2014-9-4)
Raul Garcia: Debuta, Frantzia 1 Espainia 0 (2014-9-4)
Xabi Etxeita: Debuta, Ukraina 0 Espainia 1 (2015-10-12)
Iñaki Williams: Debuta, Espainia 3 Bosnia 1 (2016-5-29)
Kepa Arrizabalaga: Debuta, Espainia-Costa Rica (2017-11-11)
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa