17:58

Athletic club

9 neurketa

Athleticek urte bukaera erabakigarria du aurrean

Agentziak | Erredakzioa

Zurigorriek etorkizuna izango dute jokoan Europa Ligan eta Errege Kopan, eta gainera beheko postuetan ez jausteko borrokan izango dira Ligan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek bederatzi partida jokatuko ditu urte bukaerara arte, hiru txapelketetan. Europa Ligan eta Errege Kopan jarraitzea izango du jokoan, eta Ligan, beheko postuetan ez jaustea. Bost San Mamesen izango dira, eta beste laurak, kanpoan.

Hilaren 19an, igandearekin, Vila-real hartuko du, eta gero finala izango du Europa Ligan, Hertha Berilnen kontra etxean. Azaroan jarraituz, Riazorren jokatuko du, sailkapeneko beheko zatia saihesteko borrokan aurkari zuzen baten aurka, eta Kopako kanporaketaren itzuliko erabakigarria.

Abenduan Real Madril hartuko du eta Ukraina bisitatuko du. Bertan, Europan jarraitzea izango du jokoan. Urtea Levante eta Betisen aurka bukatuko du, kanpoan, eta tartean, Realaren arteko derbia San Mamesen.

 

Azaroak 19, 20:45: Athletic-Villarreal (Liga)

Azaroak 23, 19:00: Athletic-Hertha Berlín (Europa Liga)

Azaroak 26, 12:00: Deportivo-Athletic (Liga)

Azaroak 29, 21:30. Athletic-Formentera (Errege Kopa)

Abenduak 2, 20:45: Athletic-Real Madrid (Liga)

Abenduak 7, 21:05: Zorya Luhansk-Athletic (Europa Liga)

Abenduak 10, 18:30: Levante-Athletic (Liga)

Abenduak 16, 16:15: Athletic-Real Sociedad (Liga)

Abenduak 21, 19:30: Betis-Athletic (Liga)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:25 - 18:00 ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena