Athletic club
30 milioiko etete-klausula
Erredakzioa
Jokalari bizkaitarrak beste bost denboraldirako sinatu du kontratu-berritzea eta 30 milioi euroko etete-klausula izango du.
Albisteak (3)
Unai Nuñezek 2023. urtera arte berritu du kontratua Athleticekin, hau da, beste bost denboralirako luzatu du klub zuri-gorriarekin duen lotura. Bere etete-klausula 30 milioi eurokoa izango da.
Nuñez (Portugalete/Bizkaia, 1997-01-30) denboraldi hasiera ona egiten ari da Athleticekin. Denboraldi honetako Ligako lehen partidan egin zuen debuta lehen taldearekin Getaferen aurka eta lehen hamar jardunaldietan hasieratik amaieraraino jokatu ditu partida guztiak. Guztira, 900 minutu jokatu ditu. Horrez gain, Espainiako 21 urtez azpiko selekzioarekin ere debuta egin du denboraldi honetan. Unai Nuñezek 10 urte zituenetik darama Athleticen. 2007an hasi zen klub zuri-gorrian jokatzen, kimu mailako taldean.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa