Athletic club
Denboraldiaurrea
Agentziak | Erredakzioa
Iñaki Williamsek egin du, lehen zatian, zuri-gorrien gol bakarra.
Jose Angel 'Kuko' Ziganda. Argazkia: Efe.
Athleticen hamaikakoan teorian sartuko ez diren jokalariek 3 eta 1 galdu du Liverpoolekin, baina itxura ona emanda. Titularrek duela bi egun jokatu zuten Europa Ligako kanporaketa eta Zigandak gainontzeko jokalariei aukera eman die.
Hala ere, emaitzak ez du zelaian partidako lehen 60 minutuetan gertatutakoa islatzen. Baina egia da Liverpool nagusi izan dela azken ordu erdian. Kloppek aldaketa ugari egin ditu, eta zuri-gorriei nekea nabaritu zaie.
Firminok egin du neurketako lehen gola, Iñigo Lekuek egindako penalti baten ondorioz. Banakoa Iñaki Williamsek lortu du, ingelesen huts bat aprobetxatuta. Bigarren zatian, Woodburn eta Solanke gazteek egin dituzte Liverpoolekoen beste bi golak.
Fitxa teknikoa
3 - Liverpool: Mignolet; Alexander-Arnold, Matip, Lovren, Alberto Moreno; Grujic, Emre Can, Milner; Salah, Origi eta Firmino. Atsedenaldiaren ostea, Jurgen Kloppek 10 aldaketa egin ditu, Mignolet atezaina da jokoan jarraitu duen bakarra: Flanagan, Joe Gómez, Klavan, Robertson; Woodburn, Wijnaldum, Ejaria; Kent, Solanke eta Mane.
1 - Athletic: Kepa; Lekue (De Marcos, 69. min), Núñez, Bóveda, Saborit; San José, Mikel Rico (Beñat, 69. min); Sabin Merino, Aketxe (Kike Sola, 85. min), Córdoba (Balenziaga, 85. min); eta Williams (Villalibre, 69. min).
Golak: 1-0, 20. min: Firmino, penaltiz. 1-1, 29. min: Williams. 2-1, 59. min: Woodburn. 3-1, 79. min: Solanke.
. min: Solanke.Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa