10:05

Athletic club

Azken kontrolean

Tratatu beharreko anomalia bat antzeman diote Yerayri

eitb.eus

Jokalariak sendagile espezialistek jarriko dioten tratamendu osagarria (kimioterapia) hartzeari ekingo dio hurrengo egunotan.

0:56
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak 2016ko abenduan antzeman eta operatu zioten tumore testikularrari zegokion zaintza aktiboaren azken kontrola pasatu du ekainaren 12an.

Bertan egin dioten proba erradiologikoan, tratatu beharreko anomalia bat (adenopatia bat) antzeman diote, eta jokalariak sendagile espezialistek jarriko dioten tratamendu osagarria (kimioterapia) hartzeari ekingo dio hurrengo egunotan.

Gaur, ekainaren 13an, jokalariak Espainiako selekzioa utziko du (21 urtez azpiko selekzioarekin dago kontzentratuta). Hiru hilabete eman beharko ditu bajan, gutxi gorabehera.

Horren gaixotasunaren berri zabaldu zenean Athleticek adierazi zuen bezala, Athletic Yerayren esanetara dago, eta klubak jokalariaren eta senideen intimitatea errespetatzeko eskatu du.

rong>eskatu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena