Athletic club
Bi urteren ostean
Agentziak | Erredakzioa
Jokalari gipuzkoarrak bi denboraldi eman ditu talde zurigorrian. Hiru gol egin ditu jokatutako 29 partidetan.
Gorka Elustondo. Argazkia: Efe.
Gorka Elustondok ez du Athleticen jarraituko. Jokalariaren kontratua ekainaren 30ean amaitzen da, eta klubak berak konfirmatu du eguerdian Elustondoren kontratua ez duela luzatuko.
30 urteko gipuzkoarra 2015eko udan iritsi zen Athleticera Realetik, eta bi denboraldi horietan 29 partida jokatu ditu: 13 Ligan, lau Errege Kopan, bat Europa Ligan eta beste bat Superkopan. Horietariko 23 bere lehen denboraldian jokatu zituen.
Guztira, hiru gol egin ditu Elustondok Athleticekin. Lehenengoa, Zilinaren aurka, eta lehoiei Europa Ligako multzoen fasea jokatzeko txartela eman zien. Beste bi golak Partizanen eta Real Madrilen aurka egin zituen, Europan eta Ligan.
"Athleticek gure koloreen alde egindako lana eskertu eta onena opa dio bere etorkizun profesionalean", esan du klubak bere oharrean.
bere oharrean.Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa