17:38

Athletic club

Bi hilabeterako baja

Kepa Arrizabalagak II-III. graduko haustura du eskuin koadrizepsean

Erredakzioa

Alavesen aurkako derbian lesionatu zen Athleticeko atezaina eta froga osagarriek baieztatu dute haustura duela eskuin koadrizepseko hurbileko miotendinoso lotunean.

  • Kepa Arrizabalaga. Argazkia: EFE

    Kepa Arrizabalaga, Alavesen aurkako derbia zelaia uzten duen momentua. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kepa Arrizabalaga Athleticeko atezainak min hartu zuen Alavesen aurkako derbian eta zelaia utzi behar izan zuen. Astelehen honetan froga osagarriak egin zaizkio, eta haustura duela baieztatu da eskuin hankako koadrizepsean.

Athleticeko zerbitzu medikuek esan dutenez, "Egin zaizkion froga osagarrietan II/III graduko haustura antzeman zaio eskuin koadrizepseko hurbileko miotendinoso lotunean. Hurrengo egunotako bilakaerak zehaztuko du bajan pairatu beharko duen epea".

Klubak ez du jakinarazi atezainak bajan emango duen epea, baina Kepa Arrizabalaga bi hilabete inguru egngo da zelaietatik at.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Athletic

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena