12:28

Athletic club

Estatistika

Aritz Aduriz izan da nazioarteko hamargarren golegilerik onena, 2016an

Agentziak | Erredakzioa

Sailkapen honek selekzioekin eta taldeen nazioarteko lehiaketetan sarturiko golak hartzen ditu kontuan.

  • Adurizek 12 gol egin ditu nazioarteko partidetan, 10 Athleticekin eta 2 Espainiarekin. Argazkia: Efe

    Adurizek 12 gol egin ditu nazioarteko partidetan, 10 Athleticekin eta 2 Espainiarekin. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aritz Aduriz Athletic Club taldeko aurrelari donostiarra 2016. urteko nazioarteko hamargarren goleatzaile hoberena izendatu du Futbolaren Historia eta Estatistikako Nazioarteko Federazioak (IFFHS, ingelesezko sigletan).

Sailkapen honek selekzioekin eta taldeen nazioarteko lehiaketetan sarturiko golak hartzen ditu kontuan.

Talde zurigorriko aurrelari donostiarrak, 35 urterekin, gol sena mantentzen du, eta bukatzear dagoen urtean 12 gol sartu zituen nazioarte mailan: 10 Athleticekin Europa League lehiaketan eta 2 Espainiako selekzioarekin.

Sailkapenaren lehen postuan Cristiano Ronaldo Real Madril taldeko jokalari portugaldarra dago, 24 golekin (13 Portugalekin eta 11 Real Madrilekin), 21 gol sartu dituen Leo Messi Bartzelonako jokalari argentinarraren aurretik (13 Bartzelonarekin eta 8 Argentinarekin).

Bi horien atzetik geratu dira Edinson Cavani PSG taldeko uruguaiarra (16), Hammadi Ahmad Al-Quwa Al-Jawiya taldeko irakiarra (16), Robert Lewandowski Bayern Munich taldeko poloniarra (15) eta Antoine Griezmann Atletico Madril taldeko frantsesa (14).

frantsesa (14).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena