Athletic club
Euskal derbia
Erredakzioa
Athleticeko zerbitzu medikuek jakinarazi dutenez, Igorreko jokariak "lesio muskularra dauka ezker hankako bizeps femoralean" eta "bilakaeraren zain" dago iganderako prest egongo den jakiteko.
Beñat Etxeberria, Rapiden aurka sartu zuen gola ospatzen. Argazkia: EFE
Beñat Etxebarria zalantza da Athleticek igandean Realaren aurka jokatuko duen euskal derbirako. Bestalde, Ernesto Valverde entrenatzaileak orain arte min hartuta egon den Eneko Boveda jokatzeko prest izan dezake.
Athleticeko zerbitzu medikuek jakitera eman dutenez, Beñatek "lesio muskularra dauka ezker hankako bizeps femoralean" eta "bilakaeraren zain" dago iganderako prest egongo den jakiteko.
Gainera, Bovedaren egoera zein den ere jakinarazi dute klubeko medikuek. Jokalariak "ezker hankako bizeps femoraleko hausturaren bilakaerarekin segitzen du, eta lan-karga gehituko du datozen egunotan". Luzarorako min hartuta dagoen Ager Aketxeren bilakaera ona dela gaineratu dute.
dute.
dute.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa