15:24

Athletic club

Fitxaketak buruan

Datorren denboraldiko taldean lan egiten

eitb.eus

Yeray, Oscar Gil, Ramalho, Markel Etxebarria, Ismael Lopez, Asier Villalibre... izen asko mahai gainean datorren urteari begira.

1:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aymeric Laportek Athletic uzten badu argi dago defentsaren erdia indartu beharko dutela. Athleticen uste dute ez dela kanpora begiratu behar eta aukerak Yeray, Oscar Gil eta Ramalho direla. Lehen biak 95eko belaunaldi emankorrarena dira.

Zelai erdian baten bat behar izanez gero Mikel Vesga izango da aukeratua. Gasteiztarra duela bi denboraldi heldu zen Alaves B taldetik eta denboraldi honetan 40 partida jokatu ditu eta behin bakarrik geratu da jokatu gabe. 23 urte ditu eta klubak 2018ra arte luzatu berri dio kontratua.

Beharbada, lehen taldera igotzeko aukera gehien dituena Markel Etxeberria da. Erandiotarra min hartuta egon zen denboraldi hasieran, baina, behin osatuta, titularra izan da beti.

Azkenean Ismael Lopez itzultzen den ere kontuan hartu beharko da. Erasoan ikusi beharko da zer gertatzen den Sola eta Viguera jokalariekin, baina Valverdek argi utzi du ez dutela asko jokatu.

Postu horretarako Asier Villalibre jokalaria ari da nabarmentzen. Gernikarrak 19 urte beteko ditu irailean eta aurten 31 partidatan parte hartu du Zigandaren esanetara, eta gol asko sartu ez badu etorkizuneko aurrelaria omen da. Ez litzateke bat ere arraroa izango Valverdek gazte hauek guztiak denboraldi aurrea egiteko deitzea.

giteko deitzea.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    13 20:00 - 22:00 SASKIBALOIA | Europe Cup: Bilbao Basket vs BC Prievidza

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena