18:24

Athletic club

Klubaren marka historikoa

Athletic, 22.a UEFAren rankingean, zerrendaburu Europa Ligan

Erredakzioa

Klub zuri-gorriak 75.142ko koefizientea lortu du azken bost urteetan UEFAren sailkapenean, bere historiako marka onena. Tottenham (23.), Milan (25.), Inter (31.) edo PSV (33.) taldeen aurretik dago.

  • Athletic Club. Argazkia: EFE

    Athletic Club. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek UEFAren rankingeko 22. postuan bukatu du 2015-2016 denboraldia Europan klubaren historiako marka onena lortuta. Ondorioz, talde zuri-gorria zerrendaburu izango da datorren denboraldiko Europa Ligako multzoen faseko zozketan.

2011-2012. denboraldian Europa Ligako finala jokatu zuenetik 2015-2016. denboraldira arte 75.142 puntuko koefizientea lortu du Athleticek eta Tottenham (23.), Milan (25.), Inter (31.) edo PSV Eindhoven (33.) taldeak aurreratu ditu.

Jada Europa Ligako multzoen fasera sailkatuta dauden 16 taldeetatik Schalke 04 (13.), Zenit (15.) eta Manchester United (20.) bakarrik ditu aurretik UEFAren sailkapenan; ondorioz, zerrendaburu izango da 2016-2017. denboraldiko Europa Ligan. Celta, Southampton, Mainz 05, Inter Milan, Fiorentina, Braga, Niza, Zorya Luhansk, Feyenoord, Standard Lieja, Konyaspor eta Zurich taldeak ere multzoen fasera sailkatuta daude, baina guztiak Athleticen atzetik daude UEFAren sailkapenan.

Talde bizkaitarrak UEFAren sailkapeneko 13. postuan bukatu du 2015-2016. denboraldia, Europa Ligako final-laurdenetara iritsita, Ligan bosgarren postua lortuta, Errege Kopan final-laurdenetara iritsita eta Espainiako Superkopa irabazita.

 

azita.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena